2. pasaportea RAINE

lunes, 19 de marzo de 2012

RAINE
Raine dut izena, ondo irakurri duzue bai, Raine! Hamaika urte ditut, eta _____A_____n jaio nintzen. Europako iparraldean.
Familia _____B______ dut, eta oso goian bizi gara; ipar Poloko haize hotza gertu-gertu sumatzen dugu. Guk gure hizkuntza dugu, eta gure bizimodu nagusia elur-oreinak zaintzea da.
Nire aitak, Jouni du izena, eta itsasontziak egiten ditu; ama, Selma, irakaslea da, eta gizarte-laguntzailea ere bai. Anaia bi ditut, Tero eta Timo, eta baita anaiorde bat ere, Toni Matti, elur-oreintzaina.
Nire etxea kanpotik adreiluzkoa eta barrutik egurrezkoak da. ____A____ko etxe gehienetan bezela, sauna dugu. Astean bitan joaten gara bainu beroak hartzera. Gurean arrain asko jaten da, batez ere ibaian harrapatzen dugun izokina, eta elu.oreinaren haragia ere bai.
____A_____n ___B_______oi saamiak esaten digute, eta guztira 4.000 edo gara. Nire eskolan saamieraz edo ______B_____eraz ikasten dugu, eta ez ______A___eraz, gure hizkuntza ez galtzearren. Nik biak dakizkit.
Azarotik urtarrilaren erdialdera arte ____C_____ez da ateratzen zeruan. Gau luze horri kamaos deitzen diogu, hau da, “gau polarra”. Niri ez zait kamaosa gustatzen, eguraldi hotza eta iluna ekartzen digulako. Udan, ordea, argitasun handia izaten dugu, eta nahi dudanean joaten naiz arrantza egitera. Desio bat betetzeko aukera izango banu, arrainez betetako ibaia eskatutko nuke, eta orduak eta orduak emango nituzke ibaiertzean, osabak Eguberrietan opari egindako kanaberan eskuan.

Nire herrian hotz handia egiten du, baina leku ederrak ere bai daude. Hartu neguko arropa eta etorri geurera, ez zaizue damutuko.

0 comentarios:

Publicar un comentario