Berririk zoroenak

ABENDUA

PIN:

"Oso dibertigarria izan zen. Revolution-en igo nintzen eta oso ondo pasatu nuen. Kaiolan eta Etxe Barregarrian ere bai egon nintzen."
María Fernanda

"PINean oso ondo pasatu genuen. Patinatu nuen eta tortilan ibili nintzen."
Raúl

"Astelehenean PINera joan ginen eta oso ondo pasatu nuen. Ni Revolution-en lau bider igo nintzen eta gero dantza egitera joan nintzen, salsa dantzatu genuen"
Brandon

"PINean oso ondo pasatu nuen eta barraka askotan igo nintzen. Irakasleak ere bai igo ziren, ni Pilarrekin "Kanguroan" egon nintzen. Oso dibertigarria izan zen eta nire lagunekin oso gustura egon nintzen.  Barraka batean bi aldiz igo nintzen"
Cintia


"PINean primeran pasatu nuen Revolution-en 5 aldiz igo nintzen, kaiolan, kanguroan eta eskaladan ere bai egon nintzen."
Andrea

"Abenduaren 19an PINera joan ginen. Oso ondo pasatu genuen. Revolution-en igo nintzen eta ere bai eskalada egin genuen. Lauretan dantzatzera joan ginen, bi dantza egin nituen bat koreografiakoa eta bestea sala, 5. mailako ikasleekin"
Janire

"Oso ondo pasatu nuen barraka asko zeuden eta. Gehien gustatu zaidana Revolution izan da, oso dibertigarria da. Gero patinatzera joan nintzen eta beti jausten nintzen ze oso zaila zen."
Adrian F.

"PINean oso ondo pasatu nuen, "pipa" pasatu nuen"
Oier


"Nik PINean oso ondo pasatu nuen. Leku askotan igo nintzen: Revolution, Super Dagroian, Kanguroan, tortilan eta tazetan. Lauretan dantza egitera joan nintzen eta oso ondo egin nuen. Etxera joan nintzen oso nekatuta nengoen"
Eneritz

"PINean oso ondo pasatu nuen, barraka askotara igo nintzen. Benny Hill oso dibertigarria zen. Gero bokata jan nuen tortila eta urdaiazpikokoa. Lauretan salsa dantzatu nuen, oso dibertigarria izan zen"
Ainara

"PINean klaseko batzuekin barraka batzuetara joan nintzen. Gero patinatzera joan nintzen, nik ez nekien baina azkenean lortu nuen. Berriro joan nahi dut."
Adrian G.


GERNIKA:

"Prismatikoekin gauza asko ikusi nituen.  Txori asko ikusi nituen eta gauza asko ikasi nituen. Han egindako jolasak oso dibertigarrak izan ziren. Oso ondo pasatu nuen!"
Valentino

"Abenduaren 9an Gernikara joan ginen. Oso ondo pasatu nuen ze naturari buruzko gauza asko ikasi genituen: padura,  urari buruzko gauzak, izaki bizidunak... Gero bazkaltzera joan ginen, janaria oso goxo zegon, txokolatea eta solomoa zegoen eta. Gero jolasak egin genituen"
Jon

"Kaixo Laura naiz eta Gernikako irteerari buruz hitzegingo dizuet. Dibertigarria izan zen baina ez asko. Paseo bat ematera joan ginen eta hori oso polita izan zen. Gero jolastu genuen eta trena hartu genuen aterpera joateko. Han janaria eman ziguten, oso goxoak zeuden bi bokatak. Gero trena hartu genuen."
Laura

"Oso ondo pasatu nuen jolas asko egin genituen eta. Gainera hainbat animaliak ikusi genituen eta horretarako prismatikoak erabili nituen. Jan eta gero taldeka jolas bat egin genuen eta marrazki bat egin genuen"
Mishell

"Oso ondo pasatu nuen, oso interesgarria izan zen. Naturari buruzko zenbait gauza ikasi genuen"
Evelyn

"Oso dibertigarria izan zen. Padura ikusi genuen eta Natura errespetatu behar dugula ikasi genuen. Gernikan ogitarteko bat jan genuen eta gero jolas bat egin genuen. Azkenik, trena hartu eta eskolara bueltatu ginen"
Marta

"Oso ondo pasatu nuen ze nire urtebetetzea zen. Abenduaren 9an joan ginen. Urari buruzko jolas bat egin genuen. Paduran egon ginen eta han animali asko zeuden."
Julen

" Gernikako irteera oso dibertigarria izan zen ze gauza asko egin genituen. Gure irakasleak oso dibertigarriak ziren eta jolas bat egin genuen. Guk dantza pausu bat asmatu egin behar genuen gure bikotearekin eta beste bi pertsonak iragarri egin behar zuten."
Marina

"Baso batean egon ginen, han animali asko bizi ziren. Gero Gernikara joan ginen jatera, bi bokatak jan genituen bat solomokoa eta beste txokolatekoa."
Anne