Irakur jokoa - Munduari itzulia - 1.Herria

miércoles, 29 de febrero de 2012

(Munduari itzulia 18 ipuinetan)   1. HERRIA "________"

Alenuska dut izena, Alenuska Maiorova. Hamabi urte ditut. Nire ahizparen izena Vasilisa da, eta bost urte ditu. __A__hiriburuan bizi gara, __B____auzotegi batean. Balleta ikasten ari naiz dantza klasikoko eskola batean, eta laister nire ahizpa etorriko da nirekin dantza egitera.
_B___ erdiguean, ez dakit jakingo duzuen, Kremlina daukagu. Gotorleku harrisidura da, eta haren barruan jauregiak, katedralak, museoak eta lorategia k daude.
Hara! Ahaztu egin zait gauza bat. Nire gurasoen izenak Nikola eta Ekaterina dira.
Nire gustuko janaria blinis izeneko opiltxoak dira eta gutxien gustatzen zaidana azak. Hori bai. Bazkari guztietan tea hartzen dut.
Balleteko eskolak arratsaldero dira, eta hara joateko metroa hartzen dut. Amatxorekin joaten naiz, eta, gutxi gora behera, 45 minutu behar izaten ditut hara heltzeko. Goizetan, eskolan, matematika, errusiera, ingelera eta artea ikasten ditut; eta arratsaldeko ballet saioetarako, amak dantzan egiteko maillot berezi bat eta zapatilak erosi dizkit. Balleteko zapatilak oihalezkoak direnez gero, errazegi apurtzen zaizkit, eta amak hilero pare bat erosi behar izaten dit.
Neguan __B___ elurra egin ohi du txitean-pitean, eta kanpora irteteko beroki forratua eta baota altuak janzten ditut. Eguberriak urtarrilaren 7an ospatzen ditugu, eta opariak Ure Berri egunean banatzen dira. Gabon zahar egunean elezaharretako pertsonai bat etortzen zaigu opariekin. __C___ da haren izena, eta aurten Partos deritzon txakurtxo bat ekarri dit opari.
Egun hauetan oso gustora ari naiz irakurtzen herri-ipuinak bildu eta idazten zituen idazle baten ipuin-liburu bat; Aleksandr Afanasiev du izena idazleak, eta nahi baduzue haren ipuintxo bat kontatuko dizuet. “Aztia” da ipuinaren izenburua.

0 comentarios:

Publicar un comentario